jueves, 15 de marzo de 2012

Psikomotrizitatea


Lehenik eta behin psikomotrozitatea eta era batean garapen psikomotorea definitzen hasi ko naizela.
Esan beharra dago psikomotrizitatea definitu ohi dela mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasun gisa (Herrera, 1993). Filosofia horren helburuen artean honako hauek nabarmen daitezke:
*      Norbera ezagutzea eta onartzea.
*      Portaera (jokabidea) egokitzea.
*      Norberaren autonomia garatuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean lotura estua dagoela jakin badakigu, eta ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatuko; osotasunezko ikuspegi horretatik, konszienteki gauzatutako erantzun motor horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartuko ditu.
Psikomotrizitatearen helburuak (Dominguez Sevillano, 2002) honako hauek dira:
*     Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Eta hori adierazten da bizipen batzuen bidez, jauzi eginez, biratuz, bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz... eta adierazpena gehienetan ez da hitzezkoa izaten.
*     Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua aldatu nahi du, bizipen positiboa duen bitartean. Gauzak manipulatzean sormena lantzen du, eta horrek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa eragiten dio.
*     Ekintza operatiboaren plazera: urteetan, bere behar eta lehentasunak asetzeko asmoz, emozioen bitartez errealitatea eraldatu ohi du. Hots, deszentrazioa gertatzen da; objektuak bere balioa galtzen du, eta beste zentzu bat hartzen du.
Laburbilduz, aipatu beharra dago psikomotrizitatea ez dela bakarrik ongi bat pasatzeko momentu hutsa; umeekin lan egiteko beste modu bat dela, eta horretarako irakasleak orientazio pedagogiko garbia izan behar duela, bestela, planteamendua ez da egokia izango.
Beraz, Haur Hezkuntzako irakasleok umeen adierazpenei egingo diegu kasu, komunikazioa, sormena eta deszentrazioa hobetzeko. Talde-lan praktiko honetan umeen adierazpen guztiei kasu egiten saiatu gara, eta era batean, esan genezake, ondorioak aurreikusten eman ditugula behaketa saio guztiak, ezinezkoa baita ezer egitea lortu nahi den hori uhertuta agertzen bada.
Honekin guztiarekin, esan nahiko genuke lan honetan agertzen saiatu garela behaketetan atzeman ditugun xehetasun guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario