lunes, 30 de abril de 2012

Curriculum-a paradigma ezberdinen arabera


Paradigma bakoitzak curriculumari buruz duen kontzeptua
Paradigma positibistan,
–        irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza
–        plan horren arabera egiten den prozesu teknikoa
Paradigma interpretatzailean,
–        hausnarketan eta praktikan oinarritzen den praxia
–        prozesu ikertzailean eraikitzen da,
–        printzipioek orientatu behar dute praxi hori.
–        Printzipio horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagozkie (planifikazioari, garapenari, ebaluazioari) eta, horregatik,
–        prozesuala deitzen zaio, bai eta prozesuan zehar eraikitzen delako ere.
–        Betiere ikasgelan frogatu behar den hipotesia da. Horregatik, irekia eta malgua da.
Paradigma kritikoan,
–        curriculum ofiziala gizartean dauden botere- eta desberdintasun-erlazioak mantentzeko, birsortzeko, tresna bat da
–        curriculum ofiziala zeregin ideologikoa agerian utzi beharra dago. Horretarako,
–        oso garrantzitsua bihurtzen da curriculum  ezkutua eta curriculum absentea detektatzea.
–        Tokian tokiko egoera historiko, politiko eta ekonomikoa kontuan harturik eta agente guztien partaidetzaz, curriculum askatzailea eraiki behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario