Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas

martes, 8 de mayo de 2012

Argia aldizkaria


Argia —1980 arte, Zeruko Argiaeuskarazko aldizkari orokorra da, aktiboan dagoen zaharrena da. Historia luzea izan du aldizkari honek, bere gora-beherekin, eta hurrengo kronologian laburturik ikus dezakegu:
  • 1919ko urtarrilaren 1ean Zeruko Argiaren lehenengo zenbakia atera zuten Iruñeko kaputxinoek.
  • 1921eko apirilaren 24an Argiaren lehenengo zenbakia atera zuten Donostian, eta 1936ko uztailean lehendabiziko garaiaren azkena, 797garrena.
  • 1963an Zeruko Argia aldizkariaren egoitza berria Donostian kokatu zuten, itxura aldatuz eta astekari bihurtuz. Urte honetan 1. zenbakia kontatzen hasi ziren.
  • 1980an berreskuratu zuen gaur arte mantentzen duen Argia izena.
  • 1988an lehenengo aldiz euskal hedabideen inguruko Argia Sariak banatu zituzten.
  • 1997an Interneteko bertsioa sareratu zuten, Sareko Argia izenarekin.
  • 2005ean 2000. zenbakia kaleratu zuten.
  • 2007an Sareko Argiak 10 urte bete zituen.
  • 2009an Argiak 90 urte bete zituen.
Hurrengo argazkian Argia aldizkariaren lehenengo alea dugu:


martes, 10 de abril de 2012

Haur Masajeak

Haur masajeak oso gai interesgarria iruditzen zait, eta unibertsitatean landu ez arren, zenbait ikastaro ezberdin gauzatu daitezke. Youtuben, bideo anitz aurki ditzakegu haurrentzako masajeen inguruan. Batzuetan masajea egiteko jarraibide batzuk azaltzen dira, eta orokorrean gaiaren inguruko datu interesgarri ugari azaltzen dira. Interneten egon badaude hainbat web orrialde ere haur masajeen inguruan, batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak.

miércoles, 4 de abril de 2012

Egokitzapenak

Ume guztiek eskola ezagutzeko denbora behar dute, haien lekua aurkitzeko, besteekin harremanetan aritzeko, esploratzeko, gustura egoteko zein gozatzeko ere. Horretarako partaide garen guztiok (haurrak, familiak eta irakasleak) normaltasunez eta baikortasunez jokatuko dugu. Baina, zeri esaten zaio egokitzapena?
Egokitzapenean ikastolako gela berean, kurtsoan zehar harremanetan egongo diren pertsonen (hezitzaile, irakasle, haur, ikasle, gurasoak) moldatze prozesuari esaten zaio. Egokitzapena egiteak helburu berezi bat du: umea eremu berri honetan seguru eta eroso sentitzea.
Egokitzapena burutzeko, umeen beharretara egokitu nahian, umeak burutu behar du, prozesu pertsonala da eta horretarako denbora behar dela argi  dago.
Prozesua nahiko luzea izan ohi da eta hiru fasetan banatzen da:
1.- Eskolara joan aurretik.
2.- Eskola hasterakoan (oporrak eta gero)
3.- Eskolako egunerokotasunean (astelehenetan, lo gaizki egin badu, gurasoak banandu badira)
Hezitzaileak, apurka-apurka haurrarengana hurbilduz joango dira, betiere haren erritmoa errespetatuz. Gainera, gurasoekin harreman zuzena izango du beti.