martes, 27 de marzo de 2012

Online Image Editor


Hauxe da Online Image Editor-en bidez erretokatu dudan argazkia.Plentziako argazkia da, 2010ean ateratakoa, hain zuzen ere.

lunes, 26 de marzo de 2012

HIK HASI

Oraingoan, hezkuntzaren inguruko aldizkari baten inguruan hitz egin nahi dizuet, HIK HASI euskal heziketarako aldizkaria, hain zuzen ere. HIK HASI egitasmoa 1996an sortu zuten irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dute, hau da; euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.


Oso aldizkari interesgarria da, mota ezberdinetako artikulu, elkarrizketa... biltzen dituena. Horregatik euskal hezkuntzaz gehiago jakin nahi baduzu www.hikhasi.com web orrialdea bisitatu.

jueves, 15 de marzo de 2012

Psikomotrizitatea


Lehenik eta behin psikomotrozitatea eta era batean garapen psikomotorea definitzen hasi ko naizela.
Esan beharra dago psikomotrizitatea definitu ohi dela mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasun gisa (Herrera, 1993). Filosofia horren helburuen artean honako hauek nabarmen daitezke:
*      Norbera ezagutzea eta onartzea.
*      Portaera (jokabidea) egokitzea.
*      Norberaren autonomia garatuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean lotura estua dagoela jakin badakigu, eta ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatuko; osotasunezko ikuspegi horretatik, konszienteki gauzatutako erantzun motor horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartuko ditu.
Psikomotrizitatearen helburuak (Dominguez Sevillano, 2002) honako hauek dira:
*     Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Eta hori adierazten da bizipen batzuen bidez, jauzi eginez, biratuz, bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz... eta adierazpena gehienetan ez da hitzezkoa izaten.
*     Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua aldatu nahi du, bizipen positiboa duen bitartean. Gauzak manipulatzean sormena lantzen du, eta horrek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa eragiten dio.
*     Ekintza operatiboaren plazera: urteetan, bere behar eta lehentasunak asetzeko asmoz, emozioen bitartez errealitatea eraldatu ohi du. Hots, deszentrazioa gertatzen da; objektuak bere balioa galtzen du, eta beste zentzu bat hartzen du.
Laburbilduz, aipatu beharra dago psikomotrizitatea ez dela bakarrik ongi bat pasatzeko momentu hutsa; umeekin lan egiteko beste modu bat dela, eta horretarako irakasleak orientazio pedagogiko garbia izan behar duela, bestela, planteamendua ez da egokia izango.
Beraz, Haur Hezkuntzako irakasleok umeen adierazpenei egingo diegu kasu, komunikazioa, sormena eta deszentrazioa hobetzeko. Talde-lan praktiko honetan umeen adierazpen guztiei kasu egiten saiatu gara, eta era batean, esan genezake, ondorioak aurreikusten eman ditugula behaketa saio guztiak, ezinezkoa baita ezer egitea lortu nahi den hori uhertuta agertzen bada.
Honekin guztiarekin, esan nahiko genuke lan honetan agertzen saiatu garela behaketetan atzeman ditugun xehetasun guztiak.

Garapen Psikomotorea Behaketak

Garapen Psikomotorea Behaketak

martes, 13 de marzo de 2012

Errutinak


Errutinen garrantzia
Haurraren eta zaintzailearen (helduaren) eguneroko bizitza errutinak arautzen dutela esan genezake. Hau da, heldua eta haurraren artean badira ekintzak, zeintzuk, sistematikoki, behin eta berriz ematen diren haurraren eguneroko bizitzan. Hauen adibide lirateke otordua, loa, jolasa, bainua, garbiketa eta abar.

Egunero, eta sarritan era berean, helduaren eta haurraren artean ematen diren ekintza bateratu hauek hizkuntzaz jabetzeko lehen urratsa lirateke, hots,  hizkuntzaz jabetzeko euskarri sistemak parte hartzen duen lekuak lirateke. Haurra eta helduaren arteko komunikazioa sustatzeko ezin hobeak gertatzen dira aipatu bezalako errutinak, zeintzuetan helduak haurrarekin komunikatzeko erabilitako hitzak, lokuzioak, keinuak, askotan berdinak dira, eta haurrak erlazioak sortu ditzake hauen artean.

Errutina ekintza edo formatu hauek, era berean, haurrari baliagarri ziurtatzen zaizkio pertsonen, ekintzen eta gauzen arteko erlazioak ezartzeko. Era berean, ekintzen sekuentziak antzematen laguntzen dio, gauza eta pertsonen portaeren legeak ezagutzeko bidea ahalbidetzen dio, gerta daitekeena edota ekintza baten ondorengoa aurresateko aukera ematen dio, eta hauetan erabiltzen diren hitzen esanahiei balizkoa antzematen.

miércoles, 7 de marzo de 2012

Hezkuntza 2.0

Jolasak

Haur Hezkuntzan jolasa, oso baliabide garrantzitsua da. Baina ez edozein jolas edonoiz eta edonola, momentu bakoitzean aproposa den jolasa erabili behar dugu. Hurrengo lerroetan hiru jolas ezberdinez mintzatuko naiz, hasteko jolas sinboliko bat, ondoren jolas didaktiko bat, eta azkenik jolas kooperatibo bat aurkeztuko dut. Jolas Sinbolikoa: Ezetz harrapatu! jolasa Ezetz harrapatu! jolasa psikomotrizitate gelan egingo dugu. Jolas honetan ume bat harrapatzailea da eta besteak harrapatu behar ditu. Baina, umeak zerbaiten gainean igotzen badira, hots, ez badute gorputzarekin zorua ukitzen, ezin dira harrapatuak izan. Jolas ezagun hau sinbolikoa izan dadin, psikomotrizitate gelak dituen baliabideak erabiliko ditugu. Jolasean hasi baino lehen, umeek gela antolatu beharko dute, adibidez: gelaren alde batean, koltxoneta batzuk basoa eratuko dute, beste alde batean, koltxonetako blokeak erabiliz, eraikinak edo herria sortuko dute eta espalderak zuhaitz handiak izan daitezke. Honetaz aparte, umeei gauza ezberdin asko bururatu ahal zaizkie (oihalez egindako ibaia zubi batekin…). Behin gela antolatuta dagoenean, umeak urtxintxak izango dira eta harrapatzailea haien atzetik joango da. Harrapatzailea urtxintxa bat harrapatzen badu, urtxintxa hori harrapatzailea bihurtuko da. Jolas Didaktikoa: Urtxintxen ibilbidea Oka jolasaren egitura berdina duen mahai jolas honen helburua urtxintxak basora heltzea da, bidetik dauden oztopoak saihestuz. Umeek txandaka, tablero baten gainean dadoa botako dute eta ateratzen duten zenbakiaren arabera laukitxoetan aurrera egingo dute. Tableroa: Haziaren marrazkia duten laukitxoek arruntak dira, hauetan jausiz gero bertan geratu behar dira. Eraikinen laukian jausten badira, 2 laukitxo atzera egin beharko dute. Berriz, errepidea agertzen den laukitxoan jausten badira, laukitxo 1 atzera. Tablero horietan ere zuhaitzak dituen laukitxoak daude. Hauetan jausiz gero, zuhaitz batetik hurrengora pasatuko dira (zuhaitzetik-zuhaitzera esanez), eta ondoren bere txanda izan arte itxarongo dute. Azkenik hondatzailea agertzen den laukitxoa dugu. Hemen jausiz gero, berriro etxera bueltatu beharko dira, hau da, lehenengo laukitxora. Materiala: Tableroa, dadoa eta jokalarien fitxak (kolore ezberdinetako urtxintxak). Jolas Kooperatiboa: Zuhaitzak aztertu Egingo dugun proiektu honetan, irteera bat proposatuko dugu. Irteera hori umeak zuhaitz mota ezberdinak ikusteko helburuarekin pentsatuta dago. Bertan, jolas kooperatibo hau egingo dugu: Umeak binaka jarriko dira. Ume batek zapi batekin begiak estalita izango ditu eta bere bikotekideak zuhaitz batera hurbilduko du. Behin zuhaitzaren aurrean egonda, begiak estalita dituen umeak zuhaitza aztertuko du (ukitu, besarkatu, eta abar). Irakasleak galdera batzuk botako ditu zuhaitzaren azterketa errazteko: - Nolakoa da enborraren azala? Leuna ala latza? - Enborra lodia ala mehea da? Zure besoekin besarkatu ahal duzu? - Hostoak ukitu ahal dituzu? Ondoren, begiak estalita, hasierako lekura bueltatuko dira. Begiko zapia kenduko du eta begiak irekita, aztertutako zuhaitza zein izan den asmatzen saiatuko da. Asmatzen duenean, berriro egingo dute jolasa, baina bikotekideak papera aldatuz.

jueves, 1 de marzo de 2012

Nola aldatu da hezkuntza!!!!

Nola definitu irakaskuntza?

IRAKASKUNTZA Hurrengo lerroetan irakaskuntzari buruzko ahalik eta definizio borobilena osatzen saiatuko naiz. Hala ere, aipatu beharra dago, kontzeptu konplexu honen inguruan ikuspuntu eta iritzi ugari eta oso ezberdinak daudela, eta ni, bizitzan zehar bizi izandako esperientziak eta jasotako informazioaren arabera, nire ustez, irakaskuntza izan beharko litzatekeen moduan definituko dut (irakaskuntza ideala). Izan ere, nire bizitza ia osoa ikasten eman dut, eta urte hauetan zehar modu ezberdinetan jaso dut irakaskuntza. Irakaskuntza egoera konplexu bat da, non irakasleak, ikasleak ikas dezaten erraztasunak ematen dituen jarduera ezberdinen bidez. Hau da, irakasleak ahalik eta esperientzia egokienak eskaini behar dizkie ikasleei. Baina ez da soilik hasierako ikaskuntza lortu nahi, baizik eta ikasitakoa egoera berrietara transferitzea, bizitzan zehar egoera berrietara aplikatu ahal izateko. Azken finean, irakaskuntzaren helburua ikaslea ikastea, aldatzea da, era iraunkor batez eta esperientziaren poderioz ematen den aldaketa, bai pentsamenduan, dimentsio sozialean, jokabidean edota dimentsio afektiboan. Baina ikasleen pentsamendu eta ekintza prozesuen eraikuntza eta eraldaketa lortzeko, irakasleak, ikasle bakoitzaren “mundua” ulertzen saiatu behar da, eta gelako bizitza konplexuan gertatzen diren erlazio eta elkartruke ezberdinak ezagutu behar ditu. Elementu guzti hauek kontutan harturik, irakasleak ikasleen interesa piztea lortu behar du, hauek motibaturik egon daitezen eta ondorioz kontzeptuak eta ezagutzak barneratu dezaten. Irakaskuntzaren protagonistaz gain, ikaslea eta irakaslea, irakaskuntza baldintzatuko duten elementu ugari daude hauen inguruan. Alde batetik, komunikazio aldagaiak ditugu, aipatutako irakasle eta irakaslea gehi taldea osatzen dutenak, hau da, irakaskuntza gertaera komunikatibo da, non irakasle ikasleak elkar elikatzen diren. Beste alde batetik, egoeraren aldagaiak daude. Esan beharra dago irakaskuntza egoera bakoitza bakarra eta errepikaezina dela, hau da, bakoitzak espazio eta denbora jakin batean ematen da eta helburuen araberako jarduera zehatz batzuk gauzatzen dira. Horretaz aparte, parte-hartzaileen rolak era garrantzia du, izan ere, irakasle ikasle edo taldeen rolak irakaskuntza baldintzatuko du (klasean ikaskuntza oztopatzen duen ikaslea izatea, edo taldea oso ondo koordinatua egotea, edo irakaslea oso ona izatea adibideetan edota alderantzizko kasuak egoteak irakaskuntza baldintzatuko dute). Azkenik esperientzia aldagaiak daude. Pertsona bakoitza bizitzan zehar bizi izandako esperientziak irakaskuntza baldintzatuko dute, bai irakasterako orduan eta baita ikasterako orduan ere. Horregatik garrantzitsua da esperientzi horiek kontutan hartzea. Gelan gertatzen ari dena ondo ulertzeko, egokiena, arreta aldagai guztietan batera jartzea da. Irakaskuntzaren kontzeptua irudikatu nahian, eman dezagun irakaskuntza noria baten epizentroa dela. Honen inguruan bueltaka, aipatutako aldagai guztiak daude, eta irakaskuntzan eragiteaz gain, euren artean ere elkarreragina dago, hots, elementu bat aldatzen denean besteen aldaketa eragiten du. (Eredu ekologista) Baina aipatutako elementu guzti hauetaz gain, badaude irakaskuntza baldintzatzen duten elementu gehiago, izan ere, egoera ekonomiko, sozial eta politikoak irakaskuntza baldintzatzen du, eta baita kultura, ohitura, gizarteak ere. Irakaskuntza jarduera eraikitzaile eta kritikoa ere bada. Gainera prozesu malgua, irekia eta sortzailea izan behar da (ezagutzak eraikitzen ditu baina beti ere modu kritikoan, informazioa baloratuz, eta prozesuan zehar ematen diren aldaketarako irekia egon behar da). (Paradigma interpretatzaile eta soziokritikoa). Irakasle-ikasle arteko harremana errespetuan oinarritua egon behar da (norbanakoaren iritziak, bizimodu, ohitura, jarrera, garapen naturala… errespetatuz). Irakaslearen jarrera nolako izan behar denaren inguruan gehiago esan daiteke, izan ere, irakaslea ezin du ahaztu ikaslearentzako eredua dela, eta etengabe ikasleen errealitatea ulertzeko ahaleginak egin behar ditu (erreflexiboa izanik), irakaskuntza den prozesuan sortzen diren oztopo edo arazoak ahalik eta azkarren eta modu egokienean konpondu ahal izateko. Komunitateak, eskola berria, umeen garapen naturala errespetatu, baina egungo hezkuntza sisteman ez du lekurik, arinegi bizi gara, erritmoa jarraitu behar, bestela atzean geratu. Curriculumari dagokionez, irakaslea, indarrean dagoen curriculuma ezagutzeaz eta aztertzeaz aparte, denbora eta esperientziak igaro ahala, bere curriculum propioa garatzen joan beharko litzatekeela uste dut. Irakatsi behar edo nahi duenaren arabera eta ikasleen arabera curriculuma moldatu ahal izango du. Etengabeko prozesua izan behar da, eta horretarako autoebaluazioa ere oso garrantzitsua da, hots, irakaskuntza bitartean edo amaieran irakaslea bera lana eta honen emaitzak baloratu beharko ditu, ondoren hobetzeko erabakiak hartzeko. Irakaslea eredu dela esan dugunez, ez legoke txarto umeen autoebaluazioa ere sustatzea (euren gaitasunak eta puntu ahulak ezagutu dezaten, beti ere umeek eurekiko baikortasuna eta itxaropena garatuz) .