lunes, 26 de marzo de 2012

HIK HASI

Oraingoan, hezkuntzaren inguruko aldizkari baten inguruan hitz egin nahi dizuet, HIK HASI euskal heziketarako aldizkaria, hain zuzen ere. HIK HASI egitasmoa 1996an sortu zuten irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dute, hau da; euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.


Oso aldizkari interesgarria da, mota ezberdinetako artikulu, elkarrizketa... biltzen dituena. Horregatik euskal hezkuntzaz gehiago jakin nahi baduzu www.hikhasi.com web orrialdea bisitatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario