lunes, 30 de abril de 2012

Curriculum-a paradigma ezberdinen arabera


Paradigma bakoitzak curriculumari buruz duen kontzeptua
Paradigma positibistan,
        irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza
        plan horren arabera egiten den prozesu teknikoa
Paradigma interpretatzailean,
        hausnarketan eta praktikan oinarritzen den praxia
        prozesu ikertzailean eraikitzen da,
        printzipioek orientatu behar dute praxi hori.
        Printzipio horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagozkie (planifikazioari, garapenari, ebaluazioari) eta, horregatik,
        prozesuala deitzen zaio, bai eta prozesuan zehar eraikitzen delako ere.
        Betiere ikasgelan frogatu behar den hipotesia da. Horregatik, irekia eta malgua da.
Paradigma kritikoan,
        curriculum ofiziala gizartean dauden botere- eta desberdintasun-erlazioak mantentzeko, birsortzeko, tresna bat da
        curriculum ofiziala zeregin ideologikoa agerian utzi beharra dago. Horretarako,
        oso garrantzitsua bihurtzen da curriculum  ezkutua eta curriculum absentea detektatzea.
        Tokian tokiko egoera historiko, politiko eta ekonomikoa kontuan harturik eta agente guztien partaidetzaz, curriculum askatzailea eraiki behar da.

domingo, 29 de abril de 2012

Irakurzaletasuna bultzatzeko liburua


  • IZENBURUA: Otsoa dator!
  • EGILEA: Émile Jadoul.
  • ARGITALETXEA: Ibaizabal.
  • NORI ZUZENDUA: 3 urtetik aurrera.
  • Liburu hau nahiko luzea eta azal zein orri lodikoa da. Testua letra larriz dago eta orri bakoitzean esaldi labur bat edo bi agertzen dira. Marrazkiak koloretsua eta oso sinpleak dira, eskuz egindakoak dirudite. Ipuinean oreina, untxia, txerritxoa,hartza eta otsoa agertzen dira, azken hau protagonista izanik. Ipuin honen berezitasuna otsoaren rolean dago, izan ere otsoa guztien laguna da eta ez da pertsonaia beldurgarria.
  • ZERGATIK AUKERATU DUGU? Ipuin hau aukeratzearen arrazoi garrantzitsuena deskribapenean aipatutako otsoaren ohiko rola aldatzen dela da.  Haur Hezkuntzako umeen artean normala izaten da otsoari beldurra izatea eta beldurra bera, txikitatik landu behar den gaia dela uste dugu. Liburu honekin umea konturatuko da otsoa ez dela beti gaiztoa eta beste animalien laguna izan daitekeela. Helduak umeei irakurtzeko oso egokia da intonazioaren bidez tentsioa mantendu ahal duelako amaierararte. Horretaz aparte, umeek beraiek irakurtzeko ere aproposa iruditzen zaigu, oso testu sinplea duelako eta letra larriz idatzita.

martes, 24 de abril de 2012

Psikomotrizitate saioak

Hauek dira 5-6 adin tarteko umeen oinarrizko abileziak eta trebetasunak, psikomotrizitate saioak planifikatzerakoan kontutan izan beharko ditugunak.

Generoa alde batera utzita, azpimarratuko ditugu adin honetako umeen  oinarrizko trebetasun eta abileziak. Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, eta 6-9 urtetan mugimendu horien egonkortasuna, finkatzea eta zehaztasuna gertatuko da.
Sánchez Bañuelos-ek dioenez (1992), honako hauek dira oinarrizko abileziak eta zereginak: lekualdaketak, jauziak, birak, jaurtiketak eta jaurtigaiak hartzea. Oinarrizko abilezia hauek landuz, pertsonaren mugimenduaren kalitatea hobetuko da; hau da, gai izango da edozein egoeraren aurrean mugimendu egoki bat aukeratzeko. Umea esperimentazioaren bidez, mugitzeko posibilitateak deskubrituz joango da, baina ez du deskubrituko nola hobetu daitekeen mugimendua. Haur Hezkuntzan ezin da hobetu imitazioaren bidez, esperimentazioa ezinbestekoa baita. Umeak probak egin behar ditu, saiatu behar du, jostailuak desegin behar ditu, ... Hurrengo puntuetan, Sanchez Bañuelosen sailkapenari (1992) jarraituz, aztertuko dugu zeintzuk diren oinarrizko trebetasun eta abileziak eta haien garapena gure klasean behatutako adin tartean (5-6 urte).

Lekualdaketak: Gorputza alde batetik bestera mugitzea lekualdaketa bat da, lekualdaketa arruntenak ibiltzea eta lasterketak dira.
Jauziak: Jauziak giza motrizitatearen ekintza garrantzitsu bat dira, eskaintzen dituen aukerengatik batik bat. Jauzia bi hankekin batera lurra uztea da, bi hankak indarrez luzatzen direlako.
Birak: Biratzeko gaitasunak pertsona orientatzeko eta egoki kokatzeko erabiltzen da.

Haur hezkuntza etapa bikaina da motrizitatea bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako, hurrengo dira lortzen diren gaitasunak: koordinazio dinamikoa, oreka, gorputz eskema eta espazio-denborazko egituraketak.

miércoles, 18 de abril de 2012

Hezkuntzaren dimentsioak


Hezkuntza bizitza osoan zehar ematen den prozesu luze eta konplexua da. Ikuspuntu antropologikotik, aipatzea, kultura konkretu batean (tokian tokiko eta garaian garaiko kultura) murgildurik hezitzen garela (sinboloak, baloreak, sinismenak…). Ikuspuntu sozialari dagokionez, besta bi prozesu ematen dira, alde batetik humanizazioa dugu, hots, gizabanakoaren garapen osoa (garapen intelektuala, emozionala, morala…) eta bestalde beste gizakiekinelkarbizitzen ikastea gizarteratzearen bidez.

Hezkuntza ez da zientzia ez dituelako metodo zientifiko propioak erabiltzen, baizik eta beste zientzia batzuen metodo zientifikoak erabiltzen ditu. Lau zientziekin lotuta dago: hezkuntzaren filosofia, hezkuntzaren antropologia, hezkuntzaren psikologia eta soziologia eta hezkuntzaren maila arautzaile, aplikagarri eta historikoak.

Hezkuntzaren 4 dimentsioak:

  • Dimentsio morala: (neskak zortziretan etxean) (etxeko lanetan neskak gehiago murgildu) ezberdintasuna generoen artean
  • Dimentsio soziala: sare publiko eta pribatuak, ezberdintasun sozialak ezartzen ditu, klase mailen artean.
  • Dimentsio ekonomikoa: emaitza akademiko hoberena duten pertsonei lehentasuna ematen zaie, unibertsitatean sartzeko adibidez, zenbat eta nota altuagoa orduan eta aukera gehiago.
  • Dimentsio politikoa: boterean nor dagoen arabera hezkuntzan isladatuko da, gobernuen interesak hezkuntza sisteman isladatzen dira. Espainian adibidez gobernuan partidu politiko berria sartzean hezkuntzan eraldaketak egin dituzte. Azken finean hezkuntza boterean daudenentzat oso tresna erabilgarria da, herritarrak bideratzeko. Kurrikulum euskadin ez dugu propioa.

miércoles, 11 de abril de 2012

Bazkarien inguruko abestiak


Asko dira jatorduen inguruan dauden abestiak. Haur Hezkuntzan oso baliabide aproposa dira umeen interesa pizten dutelako, eta oso eraginkorrak direlako eduki ezberdinak lantzeko. Abestien bidez, haurrak hiztegia landu dezakete, eta baita egitura linguistiko ezberdinak barneratu ere. Hauexek dira bazkaldu joan aurretik edota bazkaldu ostean korroan edo patioan abestu ditzakegun zenbait abesti:

Igurtzirik bi eskuak
Igurtzirik bi eskuak
igurtzirik belarriak
bero, bero, bero
jarri naiz
jolastera noa orain.
Goiko mendian elurra
zuritzen ari da lurra
zuri, zuria gailurra
gorri, gorria sudurra.


Mahaian daukazuna
MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
ZERGATIK EZ DUZU JAN
BERO BEROA DAGO FU! (4 ALDIZ)

MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
ZERGATIK EZ DUZU JAN
GAZI GAZIA DAGO AG! (4 ALDIZ)

MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
DAN DANA JAN DUZU ETA
GOZO GOZOA DAGO UMMMM! (4 ALDIZ)


JAN ETA JAN
Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan
Edan, edan, edan
egarririk zaudenean

martes, 10 de abril de 2012

Haur Masajeak

Haur masajeak oso gai interesgarria iruditzen zait, eta unibertsitatean landu ez arren, zenbait ikastaro ezberdin gauzatu daitezke. Youtuben, bideo anitz aurki ditzakegu haurrentzako masajeen inguruan. Batzuetan masajea egiteko jarraibide batzuk azaltzen dira, eta orokorrean gaiaren inguruko datu interesgarri ugari azaltzen dira. Interneten egon badaude hainbat web orrialde ere haur masajeen inguruan, batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak.

miércoles, 4 de abril de 2012

Egokitzapenak

Ume guztiek eskola ezagutzeko denbora behar dute, haien lekua aurkitzeko, besteekin harremanetan aritzeko, esploratzeko, gustura egoteko zein gozatzeko ere. Horretarako partaide garen guztiok (haurrak, familiak eta irakasleak) normaltasunez eta baikortasunez jokatuko dugu. Baina, zeri esaten zaio egokitzapena?
Egokitzapenean ikastolako gela berean, kurtsoan zehar harremanetan egongo diren pertsonen (hezitzaile, irakasle, haur, ikasle, gurasoak) moldatze prozesuari esaten zaio. Egokitzapena egiteak helburu berezi bat du: umea eremu berri honetan seguru eta eroso sentitzea.
Egokitzapena burutzeko, umeen beharretara egokitu nahian, umeak burutu behar du, prozesu pertsonala da eta horretarako denbora behar dela argi  dago.
Prozesua nahiko luzea izan ohi da eta hiru fasetan banatzen da:
1.- Eskolara joan aurretik.
2.- Eskola hasterakoan (oporrak eta gero)
3.- Eskolako egunerokotasunean (astelehenetan, lo gaizki egin badu, gurasoak banandu badira)
Hezitzaileak, apurka-apurka haurrarengana hurbilduz joango dira, betiere haren erritmoa errespetatuz. Gainera, gurasoekin harreman zuzena izango du beti.

martes, 3 de abril de 2012

Eguraldia Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan, oso ohikoa da eguraldia lantzea gelan (2 urteko umeen gelatik 5 urtekoetara). Eguraldia nola landu daitekeen azaltzeko, Gorlizko ikastetxean egindako praktikaldian oinarrituko naiz.
Eguraldia goizeko errutinen barnean lantzen da, hau da, makinistak beste gauza batzuren artean, egun bakoitzeko eguraldia zein den esan behar du. Horretarako horman, kartulina batzuk daude, eguraldiaren ikur ezberdinekin (eguzkia, hodeiak, ostartea, euria, haizea eta elurra). Umeak, horietatik egun horretan aproposena dena aukeratu behar du. Ariketa hau ikastolara sartu ostean egiten dute, eta kaletik datozenez badakite zer eguraldi egiten duen, baina horretaz aparte ariketa egiteko, lehiotik zerua behatu dezakete, eta guztien artean eguraldia komentatu (gustoko izaten dute leihora hurbiltzea eta ikusten dutenaz hitz egitea).
Bost urteko ikasleen kasuan, txartelean marrazkiaz aparte testua ere agertzen da, izan ere, irakurketa eta idazketa lantzen hasi dira, eta aproposa da zenbait hitz barneratzen joatea.
Horretaz aparte, eguraldiaren inguruko zenbait abesti lantzen dituzte (bereziki 3 eta 4 urteko ikasleen geletan):
EGUZKITAN BERO BERO
Eguzkitan bero-bero
Izerditan egunero,
Uh, uh hondartzara goaz gero
Uh, uh hondartzara goaz gero

KLIN-KLAN EURI TANTAK
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak, euri tantak
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak kaleetan!!!

Hala ere, eguraldia lantzeko modu ezberdin asko daude, eta orain zenbait proposamen botako ditut.
Behin umeek ondo barneratuta daukatenean eguraldiaren ikurrak edo marrazkiak, txartelak erabili beharrean, makinistak arbelean marraztu dezake eguraldia. Gainera, marrazkiarekin batera dagokion hitza ere idatzi dezake ondoan.
Bost urteko umeek, hiru edo bost urte daramete eguraldia txartelen bidez lantzen, horregatik eguraldiaren beste zenbait arlo lantzeko aukera daukagu, tenperatura edo haizea adibidez. Tenperatura lantzeko, gelan edo ikastetxean termometro bat izan dezakegu, eta egunero, edo noizean behin, temperatura begiratzera joan. Termometroa nola erabiltzen den landu ondoren, egun bakoitzeko tenperatura apuntatzeko taula bat sortu dezakegu. Modu honetan, urtean zehar ematen diren tenperatura aldaketak aztertu ahal izango dituzte. Tenperatura aldaketa hauek urtaroekin eta garai bakoitzean erabiltzen dugun arroparekin erlazionatu dezakegu. Azken finean helburua zera da, umeek euren inguruan ematen diren fenomenoak hobeto ulertzea eta egiten dutenaren zentzua ulertzea.
Haizeari dagokionez, haizearen norabidea neurtzeko balio duen tresna, hots, haize-orratz bat eduki dezakegu ikastetxearen teilatuan ikusgai. Kontzeptu hau konplexuagia suertatu daiteke sakonki lantzeko, baina umeek honen erabilera ezagutzen hasteko aproposa izan daiteke. Horretaz aparte, haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den tresnaren antzekoak egin ditzakegu gelan (errotatxo bat). Eskulan hau egitea nahiko erraza da, kartulina eta makiltxo batekin egin daiteke. Behin eskulana eginda, haizea dagoen egun batean patiora irten daitezke eta horrekin jolastu. Gero etxera eraman dezakete, eta gelako leihoan bat utzi haizea dagoen egunetan nola mugtzen den ikusteko.