martes, 24 de abril de 2012

Psikomotrizitate saioak

Hauek dira 5-6 adin tarteko umeen oinarrizko abileziak eta trebetasunak, psikomotrizitate saioak planifikatzerakoan kontutan izan beharko ditugunak.

Generoa alde batera utzita, azpimarratuko ditugu adin honetako umeen  oinarrizko trebetasun eta abileziak. Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, eta 6-9 urtetan mugimendu horien egonkortasuna, finkatzea eta zehaztasuna gertatuko da.
Sánchez Bañuelos-ek dioenez (1992), honako hauek dira oinarrizko abileziak eta zereginak: lekualdaketak, jauziak, birak, jaurtiketak eta jaurtigaiak hartzea. Oinarrizko abilezia hauek landuz, pertsonaren mugimenduaren kalitatea hobetuko da; hau da, gai izango da edozein egoeraren aurrean mugimendu egoki bat aukeratzeko. Umea esperimentazioaren bidez, mugitzeko posibilitateak deskubrituz joango da, baina ez du deskubrituko nola hobetu daitekeen mugimendua. Haur Hezkuntzan ezin da hobetu imitazioaren bidez, esperimentazioa ezinbestekoa baita. Umeak probak egin behar ditu, saiatu behar du, jostailuak desegin behar ditu, ... Hurrengo puntuetan, Sanchez Bañuelosen sailkapenari (1992) jarraituz, aztertuko dugu zeintzuk diren oinarrizko trebetasun eta abileziak eta haien garapena gure klasean behatutako adin tartean (5-6 urte).

Lekualdaketak: Gorputza alde batetik bestera mugitzea lekualdaketa bat da, lekualdaketa arruntenak ibiltzea eta lasterketak dira.
Jauziak: Jauziak giza motrizitatearen ekintza garrantzitsu bat dira, eskaintzen dituen aukerengatik batik bat. Jauzia bi hankekin batera lurra uztea da, bi hankak indarrez luzatzen direlako.
Birak: Biratzeko gaitasunak pertsona orientatzeko eta egoki kokatzeko erabiltzen da.

Haur hezkuntza etapa bikaina da motrizitatea bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako, hurrengo dira lortzen diren gaitasunak: koordinazio dinamikoa, oreka, gorputz eskema eta espazio-denborazko egituraketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario