jueves, 17 de mayo de 2012

Azterketak datoz!!!

Ikasturtea amaitzear dago, eta hauexek izango dira gure azken azterketak, aurten Haur Hezkuntzako  Diplomatura bukatuko baitugu!!!
Astebete baino ez zaigu falta, eta uniberetsitatean, urduritasun giroa somatu daiteke. Uda heltzear dago, haize beroa dabil… eta dudarik gabe guzti honek ikasleen jarreran eragina du. Alde batetik, egonezina, azterketak lehenbailen pasatzea nahi dugu, baina zelako nagia ikasten hastea!!! Apunteak aurrean ditugula, ametsetan hasten gara; gutxi barru hondartza, jaiak, atsedena… mmm noiz helduko dira!!!
Lan handia egin dugu ikasturtean zehar, eta azken esfortsua egin behar dugu. Hauxe da ikasteko jarraitu dezakegun metodo bat:

G.I.A. E.L.G.E. METODOAREN URRATSAK

GAINBEGIRATU
IRAKURRI
AZPIMARRATU
ESKEMA
LABURPENA
GOGORATU
ERREPASATU

Animo ikasle!!!

martes, 8 de mayo de 2012

ANA URRUTIARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Hauxe da Plentziako Eskolako Telebista Tailerran egindako bideotako bat. Kasu honetan EITBko egoitzara joan ginen eguraldia aurkezten duen Ana Urrutiari elkarrizketa egiteko. Elkarrizketa aurretik, umeek lan handia egin zuten, eta bideo hau, lan honen making off-a da. Oso momentu dibertigarriak izan genituen, eta benetan pena merezi du bideoa ikustea. Animatu eta klikatu bideoarne gainean!!!

Google ekosistema


Google-en erreminta famatuena denok ezagutzen dugun bilatzailea da, egunero  erabiltzen duguna, hain zuzen ere. Hala ere, Google hori baino askoz gehiago da, hau da, zerbitzu gehiago eskaintzen ditu: Gmail, Google Video, Google Maps, AdSense, Adwords, Google Calendar, YouTube, Google Chrome, Google Latitude…

Zerbitzu edo erreminta guzti hauek elkarlotuta daude horregatik esaten dugu google ekosistema digitala dela. Ekosistema izateak abantailak eta erraztasunak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Hau da, behin google-en erabiltzaile kontua eginda, google-k eskaintzen dituen erreminta guztiak erabili ahal izango ditugu kontu gehiago zabaltzeko beharrik gabe.


Bukatzeko aipatzea, Eric Schmidt, Google-eko presidentea bere definizioa plazaratu zuela orain dela urte batzuk eta erantzun arrunt batekin hasi zen terminoa definitzen: “plataformas de redes escalables que aportan el mejor valor para elcliente”.

Argia aldizkaria


Argia —1980 arte, Zeruko Argiaeuskarazko aldizkari orokorra da, aktiboan dagoen zaharrena da. Historia luzea izan du aldizkari honek, bere gora-beherekin, eta hurrengo kronologian laburturik ikus dezakegu:
  • 1919ko urtarrilaren 1ean Zeruko Argiaren lehenengo zenbakia atera zuten Iruñeko kaputxinoek.
  • 1921eko apirilaren 24an Argiaren lehenengo zenbakia atera zuten Donostian, eta 1936ko uztailean lehendabiziko garaiaren azkena, 797garrena.
  • 1963an Zeruko Argia aldizkariaren egoitza berria Donostian kokatu zuten, itxura aldatuz eta astekari bihurtuz. Urte honetan 1. zenbakia kontatzen hasi ziren.
  • 1980an berreskuratu zuen gaur arte mantentzen duen Argia izena.
  • 1988an lehenengo aldiz euskal hedabideen inguruko Argia Sariak banatu zituzten.
  • 1997an Interneteko bertsioa sareratu zuten, Sareko Argia izenarekin.
  • 2005ean 2000. zenbakia kaleratu zuten.
  • 2007an Sareko Argiak 10 urte bete zituen.
  • 2009an Argiak 90 urte bete zituen.
Hurrengo argazkian Argia aldizkariaren lehenengo alea dugu:


jueves, 3 de mayo de 2012

Ikastetxeen Zuzendaritza


Ikastetxean dagoen lan espezializatuena eta konplexuena zuzendariarena da.

Egun, irakasleek ez dute zuzendaria izan nahi.Zergatik?
- Lan kopurua, ardura.
- Formaziorik eza.
- Zuzendariaren botere urria.
- Zereginen anbiguotasuna(hezkuntza komunitatea ordezkatzen du).
- Bere lanarekiko esker on eskasa.
- Adminiztrazioaren laguntza apala.

Zuzendariaren lanaren inguruko teoria eta definizio ugari daude, eta hauek dira haietako batzuk:

Gairin-ek (1997) zuzendaritzaren kontzeptua antolamendu-prozesuekin erlazionatzen du: “zuzendaritza antolamenduzko zereginak bideratzen dituen pertsona edo taldea da”.

Atunez(1991) zuzendaritzak duen eraginaz mintzo da. Zuzendaritza praktikan jartzeko pertsona edo talde  batek beste batengan duen eraginenan oinarritzen da.Irakasleengan duen eragina oso ezaugarri garrantzitsua da, lan prozesuak bideratzeko.

Teoria klasikoenak…..
Planifikatzea,antolatzea,koordinatzea,kontrolatzea eta ebaluatzea

Mintzberg 1975,Gairin1994,ikuspegi horren aurka azaldu zen “zuzendariaren lanen inguruan zabaltzen den irudia faltsua da, enpresa-munduaren teoriatik kopiatuta baitago.Zuzendariak batzuetan ez du planifikatzen,antolatzen,koordintzen eta ebaluatzen”

Autore horren hipotesia hau da:zuzendariaren lanak identifikatzeko,bere lanen behaketa zuzena egin behar da.Lau hipotesi aurkezten ditu:

  1. Ez du bere lana sistematikoki planifikatzen.
  2. Zuzendariak ez du lan finkorik ikastetxean.
  3. Ez dago ikastetxean geratzen den guztiaz informaturik.
  4. Zuzendaritza zientzia da, ez da ogibide bat bakarrik.

Atunez-ek egindako ikerketaren ondorioak hurrengoak dira:
Zuzendari batek 127 lan egiten ditu  16 esparru hauetan:ikastetxeko burua,gidaria, liderra,bitartekari,negoziatzailea,informazio-kudeatzailea,antolatzailea,curriculum-kudeatzailea,berrikuntzarendinamizatzailea,kulturaren bultzatzailea,administratailea eta ezustekoen kudeatzailea.

lunes, 30 de abril de 2012

Curriculum-a paradigma ezberdinen arabera


Paradigma bakoitzak curriculumari buruz duen kontzeptua
Paradigma positibistan,
        irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza
        plan horren arabera egiten den prozesu teknikoa
Paradigma interpretatzailean,
        hausnarketan eta praktikan oinarritzen den praxia
        prozesu ikertzailean eraikitzen da,
        printzipioek orientatu behar dute praxi hori.
        Printzipio horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagozkie (planifikazioari, garapenari, ebaluazioari) eta, horregatik,
        prozesuala deitzen zaio, bai eta prozesuan zehar eraikitzen delako ere.
        Betiere ikasgelan frogatu behar den hipotesia da. Horregatik, irekia eta malgua da.
Paradigma kritikoan,
        curriculum ofiziala gizartean dauden botere- eta desberdintasun-erlazioak mantentzeko, birsortzeko, tresna bat da
        curriculum ofiziala zeregin ideologikoa agerian utzi beharra dago. Horretarako,
        oso garrantzitsua bihurtzen da curriculum  ezkutua eta curriculum absentea detektatzea.
        Tokian tokiko egoera historiko, politiko eta ekonomikoa kontuan harturik eta agente guztien partaidetzaz, curriculum askatzailea eraiki behar da.

domingo, 29 de abril de 2012

Irakurzaletasuna bultzatzeko liburua


  • IZENBURUA: Otsoa dator!
  • EGILEA: Émile Jadoul.
  • ARGITALETXEA: Ibaizabal.
  • NORI ZUZENDUA: 3 urtetik aurrera.
  • Liburu hau nahiko luzea eta azal zein orri lodikoa da. Testua letra larriz dago eta orri bakoitzean esaldi labur bat edo bi agertzen dira. Marrazkiak koloretsua eta oso sinpleak dira, eskuz egindakoak dirudite. Ipuinean oreina, untxia, txerritxoa,hartza eta otsoa agertzen dira, azken hau protagonista izanik. Ipuin honen berezitasuna otsoaren rolean dago, izan ere otsoa guztien laguna da eta ez da pertsonaia beldurgarria.
  • ZERGATIK AUKERATU DUGU? Ipuin hau aukeratzearen arrazoi garrantzitsuena deskribapenean aipatutako otsoaren ohiko rola aldatzen dela da.  Haur Hezkuntzako umeen artean normala izaten da otsoari beldurra izatea eta beldurra bera, txikitatik landu behar den gaia dela uste dugu. Liburu honekin umea konturatuko da otsoa ez dela beti gaiztoa eta beste animalien laguna izan daitekeela. Helduak umeei irakurtzeko oso egokia da intonazioaren bidez tentsioa mantendu ahal duelako amaierararte. Horretaz aparte, umeek beraiek irakurtzeko ere aproposa iruditzen zaigu, oso testu sinplea duelako eta letra larriz idatzita.

martes, 24 de abril de 2012

Psikomotrizitate saioak

Hauek dira 5-6 adin tarteko umeen oinarrizko abileziak eta trebetasunak, psikomotrizitate saioak planifikatzerakoan kontutan izan beharko ditugunak.

Generoa alde batera utzita, azpimarratuko ditugu adin honetako umeen  oinarrizko trebetasun eta abileziak. Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, eta 6-9 urtetan mugimendu horien egonkortasuna, finkatzea eta zehaztasuna gertatuko da.
Sánchez Bañuelos-ek dioenez (1992), honako hauek dira oinarrizko abileziak eta zereginak: lekualdaketak, jauziak, birak, jaurtiketak eta jaurtigaiak hartzea. Oinarrizko abilezia hauek landuz, pertsonaren mugimenduaren kalitatea hobetuko da; hau da, gai izango da edozein egoeraren aurrean mugimendu egoki bat aukeratzeko. Umea esperimentazioaren bidez, mugitzeko posibilitateak deskubrituz joango da, baina ez du deskubrituko nola hobetu daitekeen mugimendua. Haur Hezkuntzan ezin da hobetu imitazioaren bidez, esperimentazioa ezinbestekoa baita. Umeak probak egin behar ditu, saiatu behar du, jostailuak desegin behar ditu, ... Hurrengo puntuetan, Sanchez Bañuelosen sailkapenari (1992) jarraituz, aztertuko dugu zeintzuk diren oinarrizko trebetasun eta abileziak eta haien garapena gure klasean behatutako adin tartean (5-6 urte).

Lekualdaketak: Gorputza alde batetik bestera mugitzea lekualdaketa bat da, lekualdaketa arruntenak ibiltzea eta lasterketak dira.
Jauziak: Jauziak giza motrizitatearen ekintza garrantzitsu bat dira, eskaintzen dituen aukerengatik batik bat. Jauzia bi hankekin batera lurra uztea da, bi hankak indarrez luzatzen direlako.
Birak: Biratzeko gaitasunak pertsona orientatzeko eta egoki kokatzeko erabiltzen da.

Haur hezkuntza etapa bikaina da motrizitatea bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako, hurrengo dira lortzen diren gaitasunak: koordinazio dinamikoa, oreka, gorputz eskema eta espazio-denborazko egituraketak.

miércoles, 18 de abril de 2012

Hezkuntzaren dimentsioak


Hezkuntza bizitza osoan zehar ematen den prozesu luze eta konplexua da. Ikuspuntu antropologikotik, aipatzea, kultura konkretu batean (tokian tokiko eta garaian garaiko kultura) murgildurik hezitzen garela (sinboloak, baloreak, sinismenak…). Ikuspuntu sozialari dagokionez, besta bi prozesu ematen dira, alde batetik humanizazioa dugu, hots, gizabanakoaren garapen osoa (garapen intelektuala, emozionala, morala…) eta bestalde beste gizakiekinelkarbizitzen ikastea gizarteratzearen bidez.

Hezkuntza ez da zientzia ez dituelako metodo zientifiko propioak erabiltzen, baizik eta beste zientzia batzuen metodo zientifikoak erabiltzen ditu. Lau zientziekin lotuta dago: hezkuntzaren filosofia, hezkuntzaren antropologia, hezkuntzaren psikologia eta soziologia eta hezkuntzaren maila arautzaile, aplikagarri eta historikoak.

Hezkuntzaren 4 dimentsioak:

  • Dimentsio morala: (neskak zortziretan etxean) (etxeko lanetan neskak gehiago murgildu) ezberdintasuna generoen artean
  • Dimentsio soziala: sare publiko eta pribatuak, ezberdintasun sozialak ezartzen ditu, klase mailen artean.
  • Dimentsio ekonomikoa: emaitza akademiko hoberena duten pertsonei lehentasuna ematen zaie, unibertsitatean sartzeko adibidez, zenbat eta nota altuagoa orduan eta aukera gehiago.
  • Dimentsio politikoa: boterean nor dagoen arabera hezkuntzan isladatuko da, gobernuen interesak hezkuntza sisteman isladatzen dira. Espainian adibidez gobernuan partidu politiko berria sartzean hezkuntzan eraldaketak egin dituzte. Azken finean hezkuntza boterean daudenentzat oso tresna erabilgarria da, herritarrak bideratzeko. Kurrikulum euskadin ez dugu propioa.

miércoles, 11 de abril de 2012

Bazkarien inguruko abestiak


Asko dira jatorduen inguruan dauden abestiak. Haur Hezkuntzan oso baliabide aproposa dira umeen interesa pizten dutelako, eta oso eraginkorrak direlako eduki ezberdinak lantzeko. Abestien bidez, haurrak hiztegia landu dezakete, eta baita egitura linguistiko ezberdinak barneratu ere. Hauexek dira bazkaldu joan aurretik edota bazkaldu ostean korroan edo patioan abestu ditzakegun zenbait abesti:

Igurtzirik bi eskuak
Igurtzirik bi eskuak
igurtzirik belarriak
bero, bero, bero
jarri naiz
jolastera noa orain.
Goiko mendian elurra
zuritzen ari da lurra
zuri, zuria gailurra
gorri, gorria sudurra.


Mahaian daukazuna
MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
ZERGATIK EZ DUZU JAN
BERO BEROA DAGO FU! (4 ALDIZ)

MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
ZERGATIK EZ DUZU JAN
GAZI GAZIA DAGO AG! (4 ALDIZ)

MAHAIAN DUZUN JANARI HORI
DAN DANA JAN DUZU ETA
GOZO GOZOA DAGO UMMMM! (4 ALDIZ)


JAN ETA JAN
Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan
Edan, edan, edan
egarririk zaudenean

martes, 10 de abril de 2012

Haur Masajeak

Haur masajeak oso gai interesgarria iruditzen zait, eta unibertsitatean landu ez arren, zenbait ikastaro ezberdin gauzatu daitezke. Youtuben, bideo anitz aurki ditzakegu haurrentzako masajeen inguruan. Batzuetan masajea egiteko jarraibide batzuk azaltzen dira, eta orokorrean gaiaren inguruko datu interesgarri ugari azaltzen dira. Interneten egon badaude hainbat web orrialde ere haur masajeen inguruan, batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak.

miércoles, 4 de abril de 2012

Egokitzapenak

Ume guztiek eskola ezagutzeko denbora behar dute, haien lekua aurkitzeko, besteekin harremanetan aritzeko, esploratzeko, gustura egoteko zein gozatzeko ere. Horretarako partaide garen guztiok (haurrak, familiak eta irakasleak) normaltasunez eta baikortasunez jokatuko dugu. Baina, zeri esaten zaio egokitzapena?
Egokitzapenean ikastolako gela berean, kurtsoan zehar harremanetan egongo diren pertsonen (hezitzaile, irakasle, haur, ikasle, gurasoak) moldatze prozesuari esaten zaio. Egokitzapena egiteak helburu berezi bat du: umea eremu berri honetan seguru eta eroso sentitzea.
Egokitzapena burutzeko, umeen beharretara egokitu nahian, umeak burutu behar du, prozesu pertsonala da eta horretarako denbora behar dela argi  dago.
Prozesua nahiko luzea izan ohi da eta hiru fasetan banatzen da:
1.- Eskolara joan aurretik.
2.- Eskola hasterakoan (oporrak eta gero)
3.- Eskolako egunerokotasunean (astelehenetan, lo gaizki egin badu, gurasoak banandu badira)
Hezitzaileak, apurka-apurka haurrarengana hurbilduz joango dira, betiere haren erritmoa errespetatuz. Gainera, gurasoekin harreman zuzena izango du beti.

martes, 3 de abril de 2012

Eguraldia Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan, oso ohikoa da eguraldia lantzea gelan (2 urteko umeen gelatik 5 urtekoetara). Eguraldia nola landu daitekeen azaltzeko, Gorlizko ikastetxean egindako praktikaldian oinarrituko naiz.
Eguraldia goizeko errutinen barnean lantzen da, hau da, makinistak beste gauza batzuren artean, egun bakoitzeko eguraldia zein den esan behar du. Horretarako horman, kartulina batzuk daude, eguraldiaren ikur ezberdinekin (eguzkia, hodeiak, ostartea, euria, haizea eta elurra). Umeak, horietatik egun horretan aproposena dena aukeratu behar du. Ariketa hau ikastolara sartu ostean egiten dute, eta kaletik datozenez badakite zer eguraldi egiten duen, baina horretaz aparte ariketa egiteko, lehiotik zerua behatu dezakete, eta guztien artean eguraldia komentatu (gustoko izaten dute leihora hurbiltzea eta ikusten dutenaz hitz egitea).
Bost urteko ikasleen kasuan, txartelean marrazkiaz aparte testua ere agertzen da, izan ere, irakurketa eta idazketa lantzen hasi dira, eta aproposa da zenbait hitz barneratzen joatea.
Horretaz aparte, eguraldiaren inguruko zenbait abesti lantzen dituzte (bereziki 3 eta 4 urteko ikasleen geletan):
EGUZKITAN BERO BERO
Eguzkitan bero-bero
Izerditan egunero,
Uh, uh hondartzara goaz gero
Uh, uh hondartzara goaz gero

KLIN-KLAN EURI TANTAK
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak, euri tantak
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak kaleetan!!!

Hala ere, eguraldia lantzeko modu ezberdin asko daude, eta orain zenbait proposamen botako ditut.
Behin umeek ondo barneratuta daukatenean eguraldiaren ikurrak edo marrazkiak, txartelak erabili beharrean, makinistak arbelean marraztu dezake eguraldia. Gainera, marrazkiarekin batera dagokion hitza ere idatzi dezake ondoan.
Bost urteko umeek, hiru edo bost urte daramete eguraldia txartelen bidez lantzen, horregatik eguraldiaren beste zenbait arlo lantzeko aukera daukagu, tenperatura edo haizea adibidez. Tenperatura lantzeko, gelan edo ikastetxean termometro bat izan dezakegu, eta egunero, edo noizean behin, temperatura begiratzera joan. Termometroa nola erabiltzen den landu ondoren, egun bakoitzeko tenperatura apuntatzeko taula bat sortu dezakegu. Modu honetan, urtean zehar ematen diren tenperatura aldaketak aztertu ahal izango dituzte. Tenperatura aldaketa hauek urtaroekin eta garai bakoitzean erabiltzen dugun arroparekin erlazionatu dezakegu. Azken finean helburua zera da, umeek euren inguruan ematen diren fenomenoak hobeto ulertzea eta egiten dutenaren zentzua ulertzea.
Haizeari dagokionez, haizearen norabidea neurtzeko balio duen tresna, hots, haize-orratz bat eduki dezakegu ikastetxearen teilatuan ikusgai. Kontzeptu hau konplexuagia suertatu daiteke sakonki lantzeko, baina umeek honen erabilera ezagutzen hasteko aproposa izan daiteke. Horretaz aparte, haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den tresnaren antzekoak egin ditzakegu gelan (errotatxo bat). Eskulan hau egitea nahiko erraza da, kartulina eta makiltxo batekin egin daiteke. Behin eskulana eginda, haizea dagoen egun batean patiora irten daitezke eta horrekin jolastu. Gero etxera eraman dezakete, eta gelako leihoan bat utzi haizea dagoen egunetan nola mugtzen den ikusteko. 

martes, 27 de marzo de 2012

Online Image Editor


Hauxe da Online Image Editor-en bidez erretokatu dudan argazkia.Plentziako argazkia da, 2010ean ateratakoa, hain zuzen ere.

lunes, 26 de marzo de 2012

HIK HASI

Oraingoan, hezkuntzaren inguruko aldizkari baten inguruan hitz egin nahi dizuet, HIK HASI euskal heziketarako aldizkaria, hain zuzen ere. HIK HASI egitasmoa 1996an sortu zuten irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dute, hau da; euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.


Oso aldizkari interesgarria da, mota ezberdinetako artikulu, elkarrizketa... biltzen dituena. Horregatik euskal hezkuntzaz gehiago jakin nahi baduzu www.hikhasi.com web orrialdea bisitatu.

jueves, 15 de marzo de 2012

Psikomotrizitatea


Lehenik eta behin psikomotrozitatea eta era batean garapen psikomotorea definitzen hasi ko naizela.
Esan beharra dago psikomotrizitatea definitu ohi dela mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasun gisa (Herrera, 1993). Filosofia horren helburuen artean honako hauek nabarmen daitezke:
*      Norbera ezagutzea eta onartzea.
*      Portaera (jokabidea) egokitzea.
*      Norberaren autonomia garatuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean lotura estua dagoela jakin badakigu, eta ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatuko; osotasunezko ikuspegi horretatik, konszienteki gauzatutako erantzun motor horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartuko ditu.
Psikomotrizitatearen helburuak (Dominguez Sevillano, 2002) honako hauek dira:
*     Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Eta hori adierazten da bizipen batzuen bidez, jauzi eginez, biratuz, bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz... eta adierazpena gehienetan ez da hitzezkoa izaten.
*     Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua aldatu nahi du, bizipen positiboa duen bitartean. Gauzak manipulatzean sormena lantzen du, eta horrek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa eragiten dio.
*     Ekintza operatiboaren plazera: urteetan, bere behar eta lehentasunak asetzeko asmoz, emozioen bitartez errealitatea eraldatu ohi du. Hots, deszentrazioa gertatzen da; objektuak bere balioa galtzen du, eta beste zentzu bat hartzen du.
Laburbilduz, aipatu beharra dago psikomotrizitatea ez dela bakarrik ongi bat pasatzeko momentu hutsa; umeekin lan egiteko beste modu bat dela, eta horretarako irakasleak orientazio pedagogiko garbia izan behar duela, bestela, planteamendua ez da egokia izango.
Beraz, Haur Hezkuntzako irakasleok umeen adierazpenei egingo diegu kasu, komunikazioa, sormena eta deszentrazioa hobetzeko. Talde-lan praktiko honetan umeen adierazpen guztiei kasu egiten saiatu gara, eta era batean, esan genezake, ondorioak aurreikusten eman ditugula behaketa saio guztiak, ezinezkoa baita ezer egitea lortu nahi den hori uhertuta agertzen bada.
Honekin guztiarekin, esan nahiko genuke lan honetan agertzen saiatu garela behaketetan atzeman ditugun xehetasun guztiak.

Garapen Psikomotorea Behaketak

Garapen Psikomotorea Behaketak

martes, 13 de marzo de 2012

Errutinak


Errutinen garrantzia
Haurraren eta zaintzailearen (helduaren) eguneroko bizitza errutinak arautzen dutela esan genezake. Hau da, heldua eta haurraren artean badira ekintzak, zeintzuk, sistematikoki, behin eta berriz ematen diren haurraren eguneroko bizitzan. Hauen adibide lirateke otordua, loa, jolasa, bainua, garbiketa eta abar.

Egunero, eta sarritan era berean, helduaren eta haurraren artean ematen diren ekintza bateratu hauek hizkuntzaz jabetzeko lehen urratsa lirateke, hots,  hizkuntzaz jabetzeko euskarri sistemak parte hartzen duen lekuak lirateke. Haurra eta helduaren arteko komunikazioa sustatzeko ezin hobeak gertatzen dira aipatu bezalako errutinak, zeintzuetan helduak haurrarekin komunikatzeko erabilitako hitzak, lokuzioak, keinuak, askotan berdinak dira, eta haurrak erlazioak sortu ditzake hauen artean.

Errutina ekintza edo formatu hauek, era berean, haurrari baliagarri ziurtatzen zaizkio pertsonen, ekintzen eta gauzen arteko erlazioak ezartzeko. Era berean, ekintzen sekuentziak antzematen laguntzen dio, gauza eta pertsonen portaeren legeak ezagutzeko bidea ahalbidetzen dio, gerta daitekeena edota ekintza baten ondorengoa aurresateko aukera ematen dio, eta hauetan erabiltzen diren hitzen esanahiei balizkoa antzematen.

miércoles, 7 de marzo de 2012

Hezkuntza 2.0

Jolasak

Haur Hezkuntzan jolasa, oso baliabide garrantzitsua da. Baina ez edozein jolas edonoiz eta edonola, momentu bakoitzean aproposa den jolasa erabili behar dugu. Hurrengo lerroetan hiru jolas ezberdinez mintzatuko naiz, hasteko jolas sinboliko bat, ondoren jolas didaktiko bat, eta azkenik jolas kooperatibo bat aurkeztuko dut. Jolas Sinbolikoa: Ezetz harrapatu! jolasa Ezetz harrapatu! jolasa psikomotrizitate gelan egingo dugu. Jolas honetan ume bat harrapatzailea da eta besteak harrapatu behar ditu. Baina, umeak zerbaiten gainean igotzen badira, hots, ez badute gorputzarekin zorua ukitzen, ezin dira harrapatuak izan. Jolas ezagun hau sinbolikoa izan dadin, psikomotrizitate gelak dituen baliabideak erabiliko ditugu. Jolasean hasi baino lehen, umeek gela antolatu beharko dute, adibidez: gelaren alde batean, koltxoneta batzuk basoa eratuko dute, beste alde batean, koltxonetako blokeak erabiliz, eraikinak edo herria sortuko dute eta espalderak zuhaitz handiak izan daitezke. Honetaz aparte, umeei gauza ezberdin asko bururatu ahal zaizkie (oihalez egindako ibaia zubi batekin…). Behin gela antolatuta dagoenean, umeak urtxintxak izango dira eta harrapatzailea haien atzetik joango da. Harrapatzailea urtxintxa bat harrapatzen badu, urtxintxa hori harrapatzailea bihurtuko da. Jolas Didaktikoa: Urtxintxen ibilbidea Oka jolasaren egitura berdina duen mahai jolas honen helburua urtxintxak basora heltzea da, bidetik dauden oztopoak saihestuz. Umeek txandaka, tablero baten gainean dadoa botako dute eta ateratzen duten zenbakiaren arabera laukitxoetan aurrera egingo dute. Tableroa: Haziaren marrazkia duten laukitxoek arruntak dira, hauetan jausiz gero bertan geratu behar dira. Eraikinen laukian jausten badira, 2 laukitxo atzera egin beharko dute. Berriz, errepidea agertzen den laukitxoan jausten badira, laukitxo 1 atzera. Tablero horietan ere zuhaitzak dituen laukitxoak daude. Hauetan jausiz gero, zuhaitz batetik hurrengora pasatuko dira (zuhaitzetik-zuhaitzera esanez), eta ondoren bere txanda izan arte itxarongo dute. Azkenik hondatzailea agertzen den laukitxoa dugu. Hemen jausiz gero, berriro etxera bueltatu beharko dira, hau da, lehenengo laukitxora. Materiala: Tableroa, dadoa eta jokalarien fitxak (kolore ezberdinetako urtxintxak). Jolas Kooperatiboa: Zuhaitzak aztertu Egingo dugun proiektu honetan, irteera bat proposatuko dugu. Irteera hori umeak zuhaitz mota ezberdinak ikusteko helburuarekin pentsatuta dago. Bertan, jolas kooperatibo hau egingo dugu: Umeak binaka jarriko dira. Ume batek zapi batekin begiak estalita izango ditu eta bere bikotekideak zuhaitz batera hurbilduko du. Behin zuhaitzaren aurrean egonda, begiak estalita dituen umeak zuhaitza aztertuko du (ukitu, besarkatu, eta abar). Irakasleak galdera batzuk botako ditu zuhaitzaren azterketa errazteko: - Nolakoa da enborraren azala? Leuna ala latza? - Enborra lodia ala mehea da? Zure besoekin besarkatu ahal duzu? - Hostoak ukitu ahal dituzu? Ondoren, begiak estalita, hasierako lekura bueltatuko dira. Begiko zapia kenduko du eta begiak irekita, aztertutako zuhaitza zein izan den asmatzen saiatuko da. Asmatzen duenean, berriro egingo dute jolasa, baina bikotekideak papera aldatuz.

jueves, 1 de marzo de 2012

Nola aldatu da hezkuntza!!!!

Nola definitu irakaskuntza?

IRAKASKUNTZA Hurrengo lerroetan irakaskuntzari buruzko ahalik eta definizio borobilena osatzen saiatuko naiz. Hala ere, aipatu beharra dago, kontzeptu konplexu honen inguruan ikuspuntu eta iritzi ugari eta oso ezberdinak daudela, eta ni, bizitzan zehar bizi izandako esperientziak eta jasotako informazioaren arabera, nire ustez, irakaskuntza izan beharko litzatekeen moduan definituko dut (irakaskuntza ideala). Izan ere, nire bizitza ia osoa ikasten eman dut, eta urte hauetan zehar modu ezberdinetan jaso dut irakaskuntza. Irakaskuntza egoera konplexu bat da, non irakasleak, ikasleak ikas dezaten erraztasunak ematen dituen jarduera ezberdinen bidez. Hau da, irakasleak ahalik eta esperientzia egokienak eskaini behar dizkie ikasleei. Baina ez da soilik hasierako ikaskuntza lortu nahi, baizik eta ikasitakoa egoera berrietara transferitzea, bizitzan zehar egoera berrietara aplikatu ahal izateko. Azken finean, irakaskuntzaren helburua ikaslea ikastea, aldatzea da, era iraunkor batez eta esperientziaren poderioz ematen den aldaketa, bai pentsamenduan, dimentsio sozialean, jokabidean edota dimentsio afektiboan. Baina ikasleen pentsamendu eta ekintza prozesuen eraikuntza eta eraldaketa lortzeko, irakasleak, ikasle bakoitzaren “mundua” ulertzen saiatu behar da, eta gelako bizitza konplexuan gertatzen diren erlazio eta elkartruke ezberdinak ezagutu behar ditu. Elementu guzti hauek kontutan harturik, irakasleak ikasleen interesa piztea lortu behar du, hauek motibaturik egon daitezen eta ondorioz kontzeptuak eta ezagutzak barneratu dezaten. Irakaskuntzaren protagonistaz gain, ikaslea eta irakaslea, irakaskuntza baldintzatuko duten elementu ugari daude hauen inguruan. Alde batetik, komunikazio aldagaiak ditugu, aipatutako irakasle eta irakaslea gehi taldea osatzen dutenak, hau da, irakaskuntza gertaera komunikatibo da, non irakasle ikasleak elkar elikatzen diren. Beste alde batetik, egoeraren aldagaiak daude. Esan beharra dago irakaskuntza egoera bakoitza bakarra eta errepikaezina dela, hau da, bakoitzak espazio eta denbora jakin batean ematen da eta helburuen araberako jarduera zehatz batzuk gauzatzen dira. Horretaz aparte, parte-hartzaileen rolak era garrantzia du, izan ere, irakasle ikasle edo taldeen rolak irakaskuntza baldintzatuko du (klasean ikaskuntza oztopatzen duen ikaslea izatea, edo taldea oso ondo koordinatua egotea, edo irakaslea oso ona izatea adibideetan edota alderantzizko kasuak egoteak irakaskuntza baldintzatuko dute). Azkenik esperientzia aldagaiak daude. Pertsona bakoitza bizitzan zehar bizi izandako esperientziak irakaskuntza baldintzatuko dute, bai irakasterako orduan eta baita ikasterako orduan ere. Horregatik garrantzitsua da esperientzi horiek kontutan hartzea. Gelan gertatzen ari dena ondo ulertzeko, egokiena, arreta aldagai guztietan batera jartzea da. Irakaskuntzaren kontzeptua irudikatu nahian, eman dezagun irakaskuntza noria baten epizentroa dela. Honen inguruan bueltaka, aipatutako aldagai guztiak daude, eta irakaskuntzan eragiteaz gain, euren artean ere elkarreragina dago, hots, elementu bat aldatzen denean besteen aldaketa eragiten du. (Eredu ekologista) Baina aipatutako elementu guzti hauetaz gain, badaude irakaskuntza baldintzatzen duten elementu gehiago, izan ere, egoera ekonomiko, sozial eta politikoak irakaskuntza baldintzatzen du, eta baita kultura, ohitura, gizarteak ere. Irakaskuntza jarduera eraikitzaile eta kritikoa ere bada. Gainera prozesu malgua, irekia eta sortzailea izan behar da (ezagutzak eraikitzen ditu baina beti ere modu kritikoan, informazioa baloratuz, eta prozesuan zehar ematen diren aldaketarako irekia egon behar da). (Paradigma interpretatzaile eta soziokritikoa). Irakasle-ikasle arteko harremana errespetuan oinarritua egon behar da (norbanakoaren iritziak, bizimodu, ohitura, jarrera, garapen naturala… errespetatuz). Irakaslearen jarrera nolako izan behar denaren inguruan gehiago esan daiteke, izan ere, irakaslea ezin du ahaztu ikaslearentzako eredua dela, eta etengabe ikasleen errealitatea ulertzeko ahaleginak egin behar ditu (erreflexiboa izanik), irakaskuntza den prozesuan sortzen diren oztopo edo arazoak ahalik eta azkarren eta modu egokienean konpondu ahal izateko. Komunitateak, eskola berria, umeen garapen naturala errespetatu, baina egungo hezkuntza sisteman ez du lekurik, arinegi bizi gara, erritmoa jarraitu behar, bestela atzean geratu. Curriculumari dagokionez, irakaslea, indarrean dagoen curriculuma ezagutzeaz eta aztertzeaz aparte, denbora eta esperientziak igaro ahala, bere curriculum propioa garatzen joan beharko litzatekeela uste dut. Irakatsi behar edo nahi duenaren arabera eta ikasleen arabera curriculuma moldatu ahal izango du. Etengabeko prozesua izan behar da, eta horretarako autoebaluazioa ere oso garrantzitsua da, hots, irakaskuntza bitartean edo amaieran irakaslea bera lana eta honen emaitzak baloratu beharko ditu, ondoren hobetzeko erabakiak hartzeko. Irakaslea eredu dela esan dugunez, ez legoke txarto umeen autoebaluazioa ere sustatzea (euren gaitasunak eta puntu ahulak ezagutu dezaten, beti ere umeek eurekiko baikortasuna eta itxaropena garatuz) .