Errutinen garrantzia
Haurraren eta zaintzailearen (helduaren) eguneroko bizitza errutinak
arautzen dutela esan genezake. Hau da, heldua eta haurraren artean badira
ekintzak, zeintzuk, sistematikoki, behin eta berriz ematen diren haurraren
eguneroko bizitzan. Hauen adibide lirateke otordua, loa, jolasa, bainua,
garbiketa eta abar.
Egunero, eta sarritan era berean, helduaren eta haurraren artean ematen
diren ekintza bateratu hauek hizkuntzaz jabetzeko lehen urratsa lirateke,
hots, hizkuntzaz jabetzeko euskarri sistemak parte hartzen duen
lekuak lirateke. Haurra eta helduaren arteko komunikazioa sustatzeko ezin hobeak
gertatzen dira aipatu bezalako errutinak, zeintzuetan helduak haurrarekin
komunikatzeko erabilitako hitzak, lokuzioak, keinuak, askotan berdinak dira,
eta haurrak erlazioak sortu ditzake hauen artean.
Errutina ekintza edo formatu hauek, era berean, haurrari baliagarri
ziurtatzen zaizkio pertsonen, ekintzen eta gauzen arteko erlazioak ezartzeko.
Era berean, ekintzen sekuentziak antzematen laguntzen dio, gauza eta pertsonen
portaeren legeak ezagutzeko bidea ahalbidetzen dio, gerta daitekeena edota ekintza
baten ondorengoa aurresateko aukera ematen dio, eta hauetan erabiltzen diren
hitzen esanahiei balizkoa antzematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario