martes, 3 de abril de 2012

Eguraldia Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan, oso ohikoa da eguraldia lantzea gelan (2 urteko umeen gelatik 5 urtekoetara). Eguraldia nola landu daitekeen azaltzeko, Gorlizko ikastetxean egindako praktikaldian oinarrituko naiz.
Eguraldia goizeko errutinen barnean lantzen da, hau da, makinistak beste gauza batzuren artean, egun bakoitzeko eguraldia zein den esan behar du. Horretarako horman, kartulina batzuk daude, eguraldiaren ikur ezberdinekin (eguzkia, hodeiak, ostartea, euria, haizea eta elurra). Umeak, horietatik egun horretan aproposena dena aukeratu behar du. Ariketa hau ikastolara sartu ostean egiten dute, eta kaletik datozenez badakite zer eguraldi egiten duen, baina horretaz aparte ariketa egiteko, lehiotik zerua behatu dezakete, eta guztien artean eguraldia komentatu (gustoko izaten dute leihora hurbiltzea eta ikusten dutenaz hitz egitea).
Bost urteko ikasleen kasuan, txartelean marrazkiaz aparte testua ere agertzen da, izan ere, irakurketa eta idazketa lantzen hasi dira, eta aproposa da zenbait hitz barneratzen joatea.
Horretaz aparte, eguraldiaren inguruko zenbait abesti lantzen dituzte (bereziki 3 eta 4 urteko ikasleen geletan):
EGUZKITAN BERO BERO
Eguzkitan bero-bero
Izerditan egunero,
Uh, uh hondartzara goaz gero
Uh, uh hondartzara goaz gero

KLIN-KLAN EURI TANTAK
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak, euri tantak
Klin-klan, klin-klan
Euri tantak kaleetan!!!

Hala ere, eguraldia lantzeko modu ezberdin asko daude, eta orain zenbait proposamen botako ditut.
Behin umeek ondo barneratuta daukatenean eguraldiaren ikurrak edo marrazkiak, txartelak erabili beharrean, makinistak arbelean marraztu dezake eguraldia. Gainera, marrazkiarekin batera dagokion hitza ere idatzi dezake ondoan.
Bost urteko umeek, hiru edo bost urte daramete eguraldia txartelen bidez lantzen, horregatik eguraldiaren beste zenbait arlo lantzeko aukera daukagu, tenperatura edo haizea adibidez. Tenperatura lantzeko, gelan edo ikastetxean termometro bat izan dezakegu, eta egunero, edo noizean behin, temperatura begiratzera joan. Termometroa nola erabiltzen den landu ondoren, egun bakoitzeko tenperatura apuntatzeko taula bat sortu dezakegu. Modu honetan, urtean zehar ematen diren tenperatura aldaketak aztertu ahal izango dituzte. Tenperatura aldaketa hauek urtaroekin eta garai bakoitzean erabiltzen dugun arroparekin erlazionatu dezakegu. Azken finean helburua zera da, umeek euren inguruan ematen diren fenomenoak hobeto ulertzea eta egiten dutenaren zentzua ulertzea.
Haizeari dagokionez, haizearen norabidea neurtzeko balio duen tresna, hots, haize-orratz bat eduki dezakegu ikastetxearen teilatuan ikusgai. Kontzeptu hau konplexuagia suertatu daiteke sakonki lantzeko, baina umeek honen erabilera ezagutzen hasteko aproposa izan daiteke. Horretaz aparte, haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den tresnaren antzekoak egin ditzakegu gelan (errotatxo bat). Eskulan hau egitea nahiko erraza da, kartulina eta makiltxo batekin egin daiteke. Behin eskulana eginda, haizea dagoen egun batean patiora irten daitezke eta horrekin jolastu. Gero etxera eraman dezakete, eta gelako leihoan bat utzi haizea dagoen egunetan nola mugtzen den ikusteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario